2013/05/02

KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL!

KLIKA EZAZU IRUDIAN ETA PELIKULA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZU!
  
1.-ETB NAHIERAN
2.-SAIOAK A-Z
3.-FILME LUZEAK
4.-KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL

2013/03/19

DURANGOKO AZOKA

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Durangoko lehenengo eukal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Gerediaga Elkarteak sortua. Azoka Andra Mariko elizpean egiten zen. Urteero ospatzen da eta jende asko joaten da leku desberdinetatik azoka bizitatzera. Azken urtean, 106.000 pertsonak joan ziren hiru lehen egunetan. Oso interesgarria ikusten dut, mota guztietako liburuak eta diskoak daude eta batzuk oso zaharrak dira eta dendetan ez dira saltzen. Ni ez naiz  Durangoko azokara joan,  baina datorren  urtean joan nahi dut, oso ospetsua delako eta euskal musika entzun nahi dut eta.

DURANGOKO AZOKA


Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, liburu, disko eta beste argitalpen batzuen erakusketa da eta salmentarako sortu zen. Gaur egungo azoka Durangon abenduaren 8aren inguruan izaten da.

Lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 1965ean antolatu zuten. Azokan liburuak euskaraz edo erdaraz idatzita egon daitezke, baina erdarazkoetan, beharrekoa da euskal gaiez jardutea. Diskoen arloan, berriz, euskara da onartzen den hizkuntza bakarra.

Nik uste dut oso interesgarria eta beharrezkoa dela, euskaldunak azokara joan gaitezkelako euskarazko liburuak eta diskoak  ikustera.    

Ni ez naiz  Durangoko azokara joan ,baina espero dut datorren urtean joatea nire lagunekin.  Azoka ezagutu nahi dut, euskal musika entzutera. 

2013/03/18

Durangoko Azoka.

DURANGOKO AZOKA.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handi eta garrantzitsuena da.
Urtero ospatzen da Euskal Herrian, Durango udalerrian. 

Lehenengo liburu eta disko festa 1965ean ospatu zen.
Abenduaren lehenengo edo bigarren asteburuan  ospatzen da.

Durangoko azokan liburu asko daude, eta oso interesgarria da. Era berean, disko asko, modernoak eta antzinakoak.aurkitu ahal dituzu.

Merkatu hau oso interesgarria da, eta euskal kulturaren ospea eta prestigioa mantentzen laguntzen du.



Sari ugari irabazi ditu, eta parte hartzen duten pertsonak oso atseginak eta alaiak dira.

Ez naiz  merkatura joan, baina orain joan nahi nuke.

Negu honetan  merkatura joan nahi dut, itxura ona du eta.




2013/03/11

Lokatzaren argazkia

Orain dela zazpi urte, Uxue eta ni Azpilikueta herriko etxe batera joan ginen, familiekin. Egun batean mendira joan ginen, buelta bat ematera. Lokatza asko zegoen eta lokatzetan erori ginen, oso zikinak geunden eta oso haserre ere bai. Etxera ailegatu eta gero, gurasoek argazki bat atera nahi ziguten eta argazkian oso gaizki atera ginen. Egia esanda, argazki hori oso dibertigarria zen.

2013/03/09

AKTIMELA

Orain dela 6 urte, Mirian eta ni lagunak ginen. Gu gela berean geunden eta beti elkarrekin.
Egun batean patioan geundenean, otartekoa jaten ari ginenean, Mirianek aktimel bat edan zuen. Mutilak futbolean jolasten ari ziren eta baloiak Mirianen eskua jo zuen. Baloiaz jotzean, Aktimel pixka bat erori zitzaion nire bata gainetik.
Hori pasatu eta gero, ni haserretu egin nintzen.
Bi egun pasatu ondoren, patioan geundelarik, nik Miriami galdetu nion ea gogoratzen zen aktimelaren erorketaz. Mirianek erantzun zidan baietz.
Nik nire aktimela hartu nuen eta aktimel osoa Mirianen bata gainetik bota nuen.